Zuhaitza gizateriaren bilakaerarentzako
oinarrizko elementu gisa.

Gure ingurunearekiko iraganeko, oraingo
eta etorkizuneko harremana ulertzeko bidaia.

Parkean zehar ibiltzeko modu ezberdinak.

Plakak

Parke guztian zehar zuhaitz bakoitzari buruzko informazioa eskeintzen dizuten plaka metalikoak aurkituko dituzu.

QR kodeak

Plaka bakoitzak QR kode bat dauka baita ere, zure mugikorrean elementuari buruz zerbait gehio jakiteko eskaneatu dezakezuna.
(QR eskaner bat beharko duzu)

Audio gida

Azkenik, audio gida baten laguntzaz paseatu dezakezu, bisitatzen dituzun zuhaitzei buruz informazioa jasoz.
(Gure doaineko app-a beharko duzu)

Androiderako aplikazioa

Android mugikorrentzako doaineko aplikazioa deskargatu eta parkean zehar modu atseginago eta erosoagoan ibili.

Aplikazioak honako ezaugarriak eskeintzen dizkizu: zuhaitz bakoitza non dagoen jakiteko parkeko mapa bat, zuhaitz bakoitzaren buruzko informazio zehatza, QR kodeak eskaneatzeko aukera eta, ezaugarri nabarmena bezala, audio gida bat ere badauka, lasaitasunez parkean ibil zaitezen, bisitatzen dituzun zuhaitzen buruzko bitxikeriak besterik ez entzunez.