Haritza

Quercus robur

Elezahar bizkaitarra: Euskal paradisuaren amaiera

Aspaldi, egurra bere kabuz zetorren baso eta oihanetatik etxetara erreta izateko. Egun batean, haritz baten adarrak bueltaka eta aldaroka Lekeitioko baserri batera ailegatu ziren. Zoritxarrez, bertan amona bat topatu zuten. Adar punta batek nahi gabe gona urratu zion, eta atsoak madarikazio ikaragarria bota zuen: “hemendik aurrera, ezin dezala mugitu ezta egur bat ere!” Diotenez, ordutik hona egurra nahi duenak basora atera behar da bere bila.

Parkean

Quercus rubra
Quercus robur fastigiata closter

Jatorria

Europa
Asia
Afrika

Hazkundea

Motela

Bizitza luzera

200 urte

Altuera

35 m

Diametroa

10-20 m

Adaburu itxura

Borobildua

Azala

Marroi iluna

Hostoa

Erorkorra

Fruitua

Ezkurra

Itzala

Ertaina

Ingurunea

Eguzkia

Erabilerak

Upelgintza
Itsasontziak
Ikatza
Hanturak
Pozoi antidotoa